top of page

Garraioa:

 

  • Autobus bi egongo dira ikastola osorako.

  • Zerbitzua goizean hasten da, eguerdian jarraituko du (jantokira geratzen ez diren haurrentzat) eta arratsaldean irtera momenturako.

  • Autobus bakoitzean, hezitzaile bana egongo da haurrak gainbegiratzeko.

 

Oinarrizko arau garrantzitsuak:

 

  • Edozein zalantza, abisu, errekadu edo kexa, bai gidariarekiko eta baita laguntzailearekikoa ere, zuzendaritzan jarriko dira. Bertan, behar diren neurriak hartuko dira arazoa konpontzeko. Ahal dela, gurasoek beti ekidin behar dituzte liskar eta eztabaidak gidariekin zein monitoreekin.

  • Premiazko arazorik suertatu ezean, egunean bertan EZIN dira aldaketarik egin.

  • Alta eman, buseko geltoki aldaketa eskatu eta abar, gutxienez 7 eguneko aurrerapenarekin egin beharko da.

  • Ekainean autobus zerbitzuan aldaketarik dagoen ala ez galdetuko da eta hauek zuzenean onartuko dira, beti ere aldaketa egiteko aukera dagoenean.

 

Portaera arauak:

 

  • Gidari, monitore eta aparkalekuko arduradunei errespetua eta, orokorrean, garraio zerbitzuan parte hartzen duen orori.

  • Beti eserita, inoiz ez zutik.

  • Ez borrokatu, zaratarik ez egin.

  • Autobusa ondo zaindu, garbitasuna mantendu, ezin da bertan jan.

  • Ordena mantendu eta elkarri lagundu autobusean sartu eta irteterakoan.

  • Arazorik balego, zalantzarik izanez gero zein autobusa hartu ... tutoreari edo idazkaritzan galdetu.

bottom of page