top of page

Gasteiz (ofizialki Vitoria-Gasteiz) Arabako hiriburua da; eta, izatez, Euskal Autonomia Erkidegokoa ere bada, 1980tik, egoitza nagusiak Gasteizen baitituzte bai Eusko Jaurlaritzak, bai Eusko Legebiltzarrak. 241.451 biztanle dituelarik, Euskal Herriko hiri jendetsuenetan bigarrena da, eta Euskal Herriko udalerririk luze-zabalenetan bigarrena, 276,81 kilometro koadrorekin. Jendez eta lurraldez Arabako udalerririk handiena da, alde handiz.

Vitoria-Gasteiz

Gure Ikastolatik hurbil hainbat toki daude, hala nola, Ibaiondo parkea.

Interesguneak:

Autobus geltokia; kotxez 7-8 minutura, oinez 20 minutura eta txirrindulaz 6-7 minutura dago.

Lakua merkatal zentrua; kotxez 3 minutura, oinez 9-12 minutura eta txirrindulaz 3-4 minutura.

Ibaiondoko Gizarte eta Kultur etxea; kotxez minutu batera, oinez 5 minutura eta txirrindulaz 2 minututara.

bottom of page